partekatu
• MANTTANGORRI
Lasarte-Oriak Hiri Bus zerbitzurako autobus elektriko berria aurkeztu du
100% eléctrico, combina accesibilidad, sostenibilidad y tecnología avanzada.
Lasarte-Oriak mugikortasun garbi eta modernoago baterantz urrats esanguratsua eman du gaur hiri-bus zerbitzuko autobus elektriko berriaren aurkezpen ofizialarekin. Aurkezpena Okendo plazan izan da, eta ibilgailua ikusgai egon da herritarrek bertatik bertara ezagutu ahal izan dezaten gaur arratsaldean bertan martxan jarri aurretik. Ekitaldian izan dira Agustin Valdivia alkatea eta David Mateos Jimenez Zerbitzu Publikoetako zinegotzia.
Ibilgailu berria, ISUZU Novociti Volt, %100 elektrikoa da eta garraio publiko jasangarriago eta irisgarriago baten aldeko apustu sendoa da. 8 metro baino gutxiagoko luzera eta 2,5 metroko zabalera du, eta Lasarte-Oriako hiri-orografiara egokitzeko bereziki diseinatuta dago, kale guztietatik igarotzea bermatuz.
“Ingurumena errespetatzen duen garraiobide jasangarri baten alde lan egiten dugu. Oso pozik gaude une hau iritsi delako eta herritarrei zerbitzu berritua, modernoa eta ingurunearekin konprometitua eskaini ahal izan zaielako”, adierazi du Agustin Valdivia alkateak.
Autobusak 40 pertsona baino gehiago eraman ditzake, eserita dauden pertsonak, zutik daudenak eta gurpil-aulkiak edo haur-kotxeak eramateko lekua dutenak barne. Plataforma ateragarri bat eta belaunikatze-sistema bat (kneeling) ditu, espaloitik sartzea errazten duena, irisgarritasuna nabarmen hobetuz.
David Mateosek nabarmendu duenez, “modelo honek ahalmen handiagoa, erosotasun handiagoa eta prestazio hobeak eskaintzeko aukera ematen du. Irisgarritasunaren eta hiri-mugikortasun guztiz elektrikoaren aldeko apustua da, eta energia berriztagarriekin elikatzeko aprobetxatuko dugu, udalaren berotegiko eguzki-panelei esker”.
Ibilgailuak barne eta kanpo lokuzio sistema bat du geltokiak iragartzeko, informazio pantaila bat barruan, geolokalizazio sistema bat, MUGI balidatzaileak bi ateetan, eta bideozaintza sistema bat hainbat kamerarekin, segurtasuna indartzeko.
Bateria-sistemari esker, 300 kilometrotik gorako autonomia lortzen da, eta hori nahikoa da egun osoa kargatzeko beharrik gabe betetzeko, balaztatzean edo dezelerazioan energia berreskuratzeko sistemari esker. Ibilgailua gauez kargatuko dute udal instalazioetan, ahal denean eguzki energia erabiliz.
“Zerbitzuaren izena eta funtsa mantentzen jarraitu nahi izan dugu. ‘Manttangorri’ berriak bere kolore gorri nahastezina orin beltzekin mantentzen du, orain modu erabat elektrikoan bultzatuta”, amaitu du Valdiviak.
Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala